23. KORRIKA BADATOR!

Estándar

HARRO HERRI lemapean, aurtego korrika martxan hasi zen martxoaren 14an Irunen. 2700 kilometro igaro ondoren, Baionan amaituko da martxoaren 24an.

Ibilbidea ikusteko klikatu hemen.

23. edizio honek, «Euskal komunitateak euskararekiko sentitzen duen harrotasuna» erakusteko aukeratu du Harro Herri leloa.

KORRIKA TXIKIA GALDAKAON.

Gure herriko ikasleek, ostiral honetan, korrika txikian parte hartzeko aukera izan dute. Gure eskolatik Alexia eta Isaiasek eraman zuten lekukoa.

Gogotsu atera dira kalera ikastetxe desberdinetako ikasleak.

Uholde koloretsua osatuz, herriko kaleak zeharkatu dituzte lekukoa tartero aldatuz.

Iturrondo plazan bukatu dute Urretan hasitako ibiilbidea. Bertan Dantza egiteko unea izan dute Dj kaktusen eskutik.

Bestalde, Korrika nagusia martxoaren 21ean, osteguna Galdakaotik igaroko da eguerdiko 12:30etan.

Esan bezala, bukaera festa Baionan izango da. Hona hemen egun horretako egitaraua.

Deja un comentario