BOST MINUTUKO IKASTAROA! egin dezaket, egin ahal dut / Gorka Bereziartua / Adur

Estándar

Euskara hobetzen


Egin dezaket = Egin ahal dut

 Joan naiteke = Joan ahal naiz

Azkenaldian “ahal izan” egituraren erabilera geroz eta jende gehiagoren ahotan dabilela sumatzen da eta beste erabilerak alboratzen ari direla uste dut, esate baterako: “egin dezaket”, “ekar dezakezu”, “egin dezakegu”… Horien ordez “egin ahal dut” , “ekarri ahal duzu”, “ahal duzu” entzuten ditut.

Jatorra al da erabilera hori?

a) Bi egitura horien zuzentasuna dela-eta, biak dira zuzenak eta biek esanahi bera dute:

·  Egin dezaket = Egin ahal dut

·  Joan naiteke = Joan ahal naiz

b) Bi egitura horiekin batera, beste hau ere badugu:

·  Egiten ahal dut

·  Joaten ahal naiz

c) Ezezkoetan, berriz, modu hauek ditugu:

·  Ez dezaket egin = Ezin dezaket egin = Ezin dut egin = Ez dut egiten ahal

·  Ez naiteke joan = Ezin naiteke joan = Ezin naiz joan = Ez naiz joaten ahal

Egitura bat erabili zein beste bat erabili, zuzen ari gara. Zenbaitetan euskalki kontua izaten da, eta horren arabera egiten du hiztunak aukera. Beste batzuetan, berriz, erosotasun kontua izaten da hautua, egitura “erabilerraza” baita AHAL eta EZIN partikulak indikatiboko aditz laguntzailearekin baliatzea.

http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/kontsultak/ahal-dut-dezaket/#more-1015

Bestalde, esan behar dugu hitz-ordena kanonikoa euskaraz hau izaten dela:  

aditza + ahal  ikusi ahal dut    ikusten ahal dut

Adibide pare bat:

Aztertu behar da nork ahal duen zerbait esan.

Aztertu behar da nork esan ahal duen zerbait.

Ahal naiz komunera joan?

Komunera joa(te)n ahal naiz?

Joan naiteke komunera?

Ariketak egiteko, sakatu HEMEN

Euskara Batuaren Eskuliburuak ere aztertzen du gaia

*******

Artikulua

Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue.

Lasai, ez zaudete seko mikaztuta –edo agian bai, azken bi urteetan denok gaude pixka bat; zer esanik ez urte sasoi honetan–, baina sormen-lanek horrelako frustraziotxoak maiz samar probokatzea beste zerbaiti ere zor zaio, nik uste: hype-aren kulturak gaur egun daukan nagusitasun erabatekoari.

Hype terminoa erabili izan da jarrera bat deskribatzeko: kontsumo kulturalean beti “hurrengo gauza handia”-ren bila aritzea. Kulturzaleen ekosistemetan nahikotxo zabaldutako joera, sormen-lanak modu etapistan ulertzean oinarritzen da. Alegia, argitaratzen den gauza berri bakoitzak automatikoki aurrekoa gainditu behar duela fede handiz sinestean. Horren eskutik etorri ohi da zerbait berria agertzen den bakoitzean modu hiperboliko samarrean jardutea.

Berritasuna eta exajerazioa dira kontu honen giltzetako bi beraz. Hirugarrena berriz –eta frustrazioekin zuzenean lotuta dago–, nobedadeek espektatiba handiegiak eragitea.

Edozein adierazpide kultural kontsumo-gai denetik existitu den zerbait izango da segur aski, baina badago zerbait garai hau bereziki hype eta, beraz, publikoarentzat bereziki dezepzionagarri bihurtzen duena. Eta nik uste dut zerbait hori dela promozioan jartzen den indar neurrigabea.

Ikus-entzunezkoetan ikusten da argien, beharbada: ohituta geunden zine-aretoetan hurrengo estreinaldien trailerrak ikustera edo alor horretako hedabide espezializatuek filma bukatu gabe ere errodatzeari buruzko xehetasunak publikatzera. Baina streaming plataformen agerpenarekin, hesiren bat gehiago erori dela iruditzen zait: orain ez dira hedabide espezializatuak, denak baizik, etengabe estreinatzen diren telesailen berri ematen dutenak, “galdu ezin dituzun” ekoizpen gisa aurkeztuz.

Osorik irakurri

Gorka Bereziartua Mitxelena. Argia

Marrazkia

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario