BOST MINUTUKO IKASTAROA! Amabitxi, aitabitxi, garizuma / Karapaixoa / Ruper Ordorika

Estándar

Euskara hobetzen

Debagoienan (Gipuzkoako mendebaldean)    eta Aramaion (Arabakarapaixo edo garipaua izenarekin ezagutzen da eta Garizuma garaian izaten da. Arrautza egosiaz gain, txorizoak ere izaten ditu barnean. Amabitxi edo aitabitxiak urtero oparitzen dio besoetakoari, ezkontzen den arte[6]

Wikipedia

Ø aitabitxi-amabitxi

·         padrinos, padrino y madrina

zein dira aitabitxi-amabitxien eginbideak?: ¿cuáles son las obligaciones de los padrinos?

aitabitxia berandu iritsi zen ezkontzara: el padrino llegó tarde a la boda

sendotzarako aitabitxia: el padrino de la confirmación

amabitxiak haurra besoetan hartu zuenean, negarrez hasi zen: cuando la madrina lo tomó en sus brazos el niño comenzó a llorar

osaba Martinek ezkondu zituen eta nire ahizpa izan zen amabitxi: los casó el tío Martín y mi hermana fue la madrina de la boda

Beste era batean:

aita besoetako / aita ponteko (padrino)

ama besoetako / ama ponteko (madrina)

 besoetako:

ahijado, ahijada

haur besoetakoa: niño ahijado

haren besoetakoa naiz ni: soy su ahijada

Ø Garizuma kristautasunaren aldi liturgiko bat da. Aste Santuaren aurreko 40 egunetan ospatzen da, Pazkorako prestakizun gisa.

Pazko eguna baino 46 egun aurretik hasten da, Hausterre-eguneaninauteriak pasatu ondoren. Egun horretan elizkizun berezia egiten da: eliztarrei, bekokian hauts bedeinkatuaz gurutzearen zeinua egiten zaie, ondoko esaldietako bat esanez: «Hautsa zara eta hauts bihurtuko zara» (Hasiera 3, 19) edo «Bihotz berri zaitez eta sinetsi Berri Ona» (Marko 1, 15).

Iturriak: Elhuyar hiztegia eta Wikipedia

_______________________________________________________________

Artikulua

Karapaixoa, Garipaua, Mokotza

Euskal Herriko eskualde batzuetan, garizumako egunetan, ogi tipikoa duzue hau. Besoetakoari, ezkondu arte, oparitzeko ohitura dago. Hiru puntako ogizko opila da, eta ertz bakoitzean arrautza du; barruan ezkutatuta edo azalean berriz, txorizoa. Aspaldiko ohitura da: antzina, baserri askotan egiten zuten ogi hau. Nahiz eta aspaldikoa izan ez da galdu. Ume askok eta hain umeak ez direnak ere, jasotzen jarraitzen dute, ilusioa begietan. Gehienetan, hori bai, aita-ama pontekoek erosi egiten dute, ez egin. Garai batean badirudi, garizumako ostiraletan txorizorik ez zutela jartzen, baraua errespetatzeko.

Dirudienez, garapaio da jatorrizko izena; Debagoinean “karapaixo” deitzen diote, Elgetan “garipaua” eta Durangaldean “mokotza”.Aditu batzuen ustez, erromanizazio aurreko usadioa da, udaberriaren etorrera ospatzeko egiten zen: arrautzak bizitza berriaren ikur izango lirateke; ohitura kristautu ahala, “karapaixoa, garipaua, mokotza” garizumarekin lotu zuten.

Iriak eta urunak

______________________________________________________________

Musika

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario