Euskara hobetzen: Eskerrak etorri zareN, Eskerrak etorri zareLA.

Estándar

Bi egiturak dira zuzenak, eta biek esanahi bera dute; nahiz eta, zenbaiten ustez, bata bestea baino egokiagoa izan.

Izan ere, euskalkien arabera, -N atzizkiaren ordez, -NA, -NARI eta –LA erabiltzen dira. Beraz, lau aldaera ditugu

–          Eskerrak ondo dagoeN!

–          Eskerrak ondo dagoeNA!

–          Eskerrak ondo dagoeNARI!

–          Eskerrak ondo dagoeLA!

Euskaltzaindiaren Hiztegi batuan sarrera hau dator:

eskerrak: eskerrak zure laguntzari!; eskerrak ez dela etorri; eskerrak etorri ez den.

http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/akatsak/2013/11/14/eskerrak-etorri-zaren-eskerrak-etorri-zarela/

*******

Artikulua

Badaukagu, bai, arazo bat alkoholarekin: debekuak kezkak sortzen dizkigu eta kontsumoak kontraesanak. Zeren, zergatik ez zara kuadrillako gorabeheren erdiekin ere enteratzen, pintxo-potera joateari uzten diozunean? Edozein ekimenetarako dirua bildu beharra dagoenean, zergatik da barra bat muntatzea bururatu ohi zaigun lehen ideia? Zergatik harrituko litzateke umea gurasoak elkar musukatzen topatzeaz, txispatuta etxeratzen ikusteaz baino gehiago? Lagunarteko afarietan, zergatik justifikatu behar izaten du beti bere hautua edaten ez duenak, eta inoiz ez edaten duenak?

Alkoholarekin Miren Amuriza

*******

Kulturrizketak :

Rafa Rueda eta Kirmen Uribe aurrez aurre

Aspalditik ezagutzen dute elkar Kirmen Uribek eta Rafa Ruedak. Elkarrekin proiektu asko gauzatu izan dituzte; horien artean, Mikel Urdangarinekin eta Bingen Mendizabalekin egin zituzten Zaharregia txikiegia agian… eta Jainko txiki eta jostalari hura ikuskizunak.

Ondarroako idazlea eta Mungiako musikaria Kulturrizketak saioko platoan

https://www.bideometa.net/node/20033239/browser_bideoa?is_hide_h1=1

 

Deja un comentario