BOST MINUTUKO IKASTAROA: Beste eta kalkoak / Mikel Garcia Idiakez

Estándar

Euskara hobetzen: BESTE eta kalkoak

Kalko okerra da BESTE BAT esan ordez BERRI BAT esatea

Falta berri bat adierazi du arbitroak

Beste falta bat adierazi du arbitroak

Ostera ere, falta adierazi du arbitroak

BESTE EGUNEAN ere gaizki erabiltzen dugu; zuzena LEHENGO/AURREKO egunean litzateke.

Beste egunean, ez zinen bilerara etorri

Lehengo egunean, ez zinen bilerara etorri

Lehengoan, ez zinen bilerara etorri

Aurreko egunean, ez zinen bilerara etorri

Aurrekoan, ez zinen bilerara etorri

Joan den/zen egunean, ez zinen bilerara etorri

Kalko okerrak liburua

*******

 

Mesedez, utzi ume afrikarrekin argazkiak ateratzeari

Afrikara bazoaz, mesedez ez atera argazkiak ume beltzekin gero sare sozialetara igotzeko, utzi argazki moloietan Afrikari buruzko topiko iraingarriak zabaltzeari eta gainditu ezazu “txuri salbatzailearen konplexua”. Kontzientziazio kanpaina abiatu dute Norvegian.

“Errespetatu pertsonen duintasuna”, “argazkia atera aurretik baimena eskatu” edo “gogoeta egin, zertarako igo nahi duzu benetan argazki hori sare sozialetara?” bezalako gomendioen bidez, Afrikara bidaiari edo proiektu humanitarioren batean boluntario doazen europarrak kontzientziatu nahi ditu ekimenak, Facebook eta Instagramera gustu txarreko zenbat eta zenbat selfieigotzen diren ikusita. “Ume afrikar batekin selfie bat egiteak, adibidez, ideia faltsu bat betikotzen lagundu dezake: mendebaldea dela sendatzen eta salbatzen duen bakarra, Afrikako komunitateak pasiboak eta otzanak direla, ume hori bazterrean utzia izan dela eta boluntarioa superheroi moduko bat dela”.

Mikel Garcia Idiakez. Argia

Deja un comentario