BOST MINUTUKO IKASTAROA: -tzen -ko / -tzen -ten / joaten joanez joanda / euskalkia Iñigo Martinez

Estándar

Euskara hobetzen: -TZEN -KO

  1. ¿Dónde cenamos esta noche? 

Non afalTZEN dugu gaur gauean?

Non afalduKO dugu gaur gauean?

  1. ¿Comenzamos o qué?

HasTEN gara ala/edo zer?

HasiKO gara ala/edo zer?

  1. Mañana se celebra la fiesta de la escuela.

Bihar eskolaren jaia ospaTZEN da.

Bihar eskolaren jaia ospatuKO da.

 -TZEN – TEN

Egunero goizeko seietan irteTZEN naiz.

Egunero goizeko seietan irteTEN naiz.  

Etxea hustuTZEN dutenean hasiko dira konponketak egiten.

Etxea husTEN dutenean hasiko dira konponketak egiten.

 JOATEN-JOANEZ-JOANDA

Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasTEN!

Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasiz!

Nola gainditu dudan? Ba, asko ikasita!

Pastilla hauek harTZEN berehala loak hartuko zaitu.

Pastilla hauek hartuta berehala loak hartuko zaitu.  

Horrenbeste pastel jaTEN lodituko zara.

Horrenbeste pastel janda lodituko zara.

*******

Iñigo Martinezek Realari agur esateko publikatu duen mezua Ondarroako euskalkian argitaratu du, eta horrek eztabaida sortu du.

Hau idatzi du Gorka Berezibarrek Argian:

(…) Pragmatikoak bagina –batzuetan lortzen dugu– onartuko genuke arau estandarra ezinbestekoa dela etxetik hizkuntza jaso ez dutenek normal erabil dezaten. Gaur egun jende gehienaren euskara estandar hori da. Eta beraz, Martinezen mezuak darabilen dialektoa arrotza gerta dakieke horietako askori. Emaitza: erdarazko mezua irakurriko dute, gaztelania estandarrean argitaratu delako –oraindik barregarria baita, antza, euskaldunok gaztelaniaz aritzean dauzkagun zenbait berezitasun idatzira eramatea, adibidez “cuidado” idatzi ordez “cuidau” jartzea: hor ez dago eztabaidarik, inork ez du zalantzan jartzen mezu publiko batean zer den egokia–.

eta hau Urtzi Urrutikoetxeak Zuzeun

(…) Nire iritzian, kanal pribatua izanda ere, milaka jarraitzaile badituzu, eta agur formal bat egiteko unean, erregistro jasoan beharko luke. Ez dut uste esan beharra dagoenik, baina eremu formalean batuaren alde egoteak ez dakar bestelako eremuetan, ahozkoan batez ere, norberarenean egitearen kontra egotea, demagun herriko bilera edo emanaldi baten.

Biak batuaz idaztearen aldekoak dira…hala ere, soka luzea ekarri du gaiak Berrian eta sare sozialetan

Deja un comentario