BOST MINUTUKO IKASTAROA:kalko morfosintaktikoak VI / Joxean Agirre / Don Inorrez

Estándar

Euskara hobetzen

 

Kalko morfosintaktikoak (eta VI)

  •        erlatiboak

*Gure autoa, ez dela oso zaharra, askoz merkeagoa da.

Gure autoa, ez dena oso zaharra, askoz merkeagoa da.

*Nik badaukat lagun bat askotan gure etxera etortzen dela.

Nik badaukat lagun bat askotan gure etxera etortzen dena.

*Etorriko zarenaren ustean gaude. Etorriko zaren/zarelako ustean gaude.

*Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar.

Ekonomia gaizki doalako/doan berriak…

  •       galdegaia Menditik etorri gara. ≠ Menditik etorri egin gara.

*Itxaropenik ote? Ba ote itxaropenik?

  •         gogo

*jateko gogoak

*Hori egiteko gogoekin nago. Hori egiteko gogoarekin nago.

*Jendea gogoekin aritu da. Jendea gogoarekin/gogoz/gogotsu aritu da.

  •         *hobe esan / hobeto esan

*Honela behar du, hobe esanda. Honela behar du, hobeto esanda.

*Hobe moldatuko zara horrela. Hobeto(ago)/Hobeki(ago) moldatuko zara horrela.

  • gero

*Bilera eta gero, kalera joan gara.

Bileraren ondoren (Bilera bukatu ondoren/eta gero), kalera joan gara.

*Lau urte eta gero ikusi dugu hori.

Lau urteren ondoren (Lau urte igaro eta gero/ondoren) ikusi dugu hori.

*Gero eta gehiago ikasi, (gero eta) nota hobeak ateratuko dituzu.

Zenbat eta gehiago ikasi, (orduan eta/hainbat (eta)) nota hobeak/onagoak aterako dituzu.

  •        joan aditzaren perifrasi-modua

?Eta gero zer esatera zoaz? Eta gero zer esan behar duzu?

?Goazen mintzatzera gizakiaren sorreraz. Mintza gaitezen gizakiaren sorreraz.

  •         non/zerez

*Goizeko trenez etorri dira. Goizeko trenean etorri dira.

*Euskara batuz ari da. Euskara batuaz ari da / Euskara batuan ari da.

  •         nondik/non

*Lehen, asko etortzen zen gure dendatik. Lehen, asko etortzen zen gure dendara.

*Atzo goizean etxetik ibili nintzen. Atzo goizean etxean ibili nintzen.

  •        zehar-galdera

*Nori galdetzen zaionaren arabera. Nori galdetzen zaion.

*Konturatu behar genuke (zer) galtzen ari garenaz.

Konturatu behar genuke zer ari garen galtzen.

  •        zehar-galdera ≠ erlatiboa

*Badakizu gertatu dena? Badakizu zer gertatu den?

*Pentsa ezazu behar duzuna. Pentsa ezazu zer behar duzun

Euskara Batuaren Eskuliburua

*******

Pasartea

Ispiluak eta itsasoak(…) Gure etxean ez zegoela baxerarik ere, jarraitu nuen kontatzen, eta otorduak egiteko hormaren kontra zegoen zizeilua jaitsi eta eltze batetik jaten genuela guztiok, eta hor berriro arazoak izan nituen gaztelerarekin, zizeilua zer zen esplikatu egin behar izan bainion, eta kontatzen hasita jarraitu nion ama eta aita nolakoak ziren, aita nolakoa zen batik bat, maitasuna erakusteko modu oso berezia baitzuen, zakarra, ia-ia indarkeriazkoa, eta aitari buruz hizketan ari nintzela etorri zitzaidan halako betekada bat, eztarrian korapilo bat eragin zidana, nik gizona asko maite bainuen, baina gorrotatzera ere iristen bainintzen tarteka, ez zuelako seme-alabak, batez ere alabak, bere kasa ibiltzerik onartzen, eta aitaren zapuzkeria eta purrustadei buruzko gertakariekin hasi nintzelarik, estutu zitzaidan zintzurrean nuen korapiloa eta eman nion negarrari, hain zinez non negar anpuluak erortzen baitzitzaizkidan lurrera (…)

Joxean Agirre

Bideoa

Deja un comentario