BOST MINUTUKO IKASTAROA: Postposizioak eta juntadura / Imanol Epelde

Estándar

Euskara hobetzen

POSTPOSIZIOAK ETA JUNTADURA

Postposizio bat bi elementuri dagokienean, biak deklinatu behar dira:

Tirabirak gertatu dira lehendakaria eta sailburuen artean

Tirabirak gertatu dira lehendakari eta sailburuen artean.

Tirabirak gertatu dira lehendakariaREN eta sailburuEN artean

Alkatea eta gure partez joan da Maddalen

AlkateaREN eta guRE partez joan da Maddalen

Zenbat zenbaki oso daude 1.000 eta 10.000 artean?

Zenbat zenbaki oso daude 1.000REN eta 10.000REN artean?

Zenbat zenbaki oso daude 1.000TIK 10.000RA bitartean?

 Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena

Istripu bat  gertatu da Atxetan auto batEN eta furgoneta baten artean

Istripu bat  gertatu da Atxetan auto bat eta furgoneta baten artean

Iritzia

Nola izan superguraso eta Euskadi Sari bat irabazi

  Epaitua eta akusatua izateko, ez dago parkeetako banku bat baino aulki hoberik.Aukeratu parke bat, eta orain aukeratu parke horretako banku bat. Eta eseri, eseri lasai. Eta behatu nola mugitzen diren umeak parkean, aztertu nola jokatzen duten gurasoek. Eta kritikatu. Kritikatu lasai: aita horrek zer egiten du mugikorretik burua arratsalde osoan jaso gabe. Nolatan ekartzen dio beste horrek tableta umeari parkera! Amona horrek bai sartzen dituela orduak parkean! Gehiegi! Eta umeei merendatzeko ematen die beti… Kinder Bueno. Faborez!

  Errazegi epaitzen dugu elkar gurasook. Presio eltze bihurtu zaigu aro ero hau guraso izan nahi dugunoi. Ez da makala eman diguten lana: Ume perfektuak sortzea. Liburuak saltzen dizkigute nola hezi jakiteko: seme-alaba arrakastatsuak, emozionalak, zoriontsuak, sortzaileak, ausartak. Alegia, kaka egiten duten umeak, baina neurrian.

Zure seme-alaba zuk nahi duzun bezalakoa izango baita. Eta ez bada izaten… zerbait egingo zenuen gaizki. Ez duzu behar bezainbeste motibatu, entzun eta gidatu. Zure semea edo alaba zure arte obra izango da eta zutaz ere asko esango du.

  Horregatik, proposatzen dut urteko guraso onenak izendatzeko Euskadi Sariak sortzea. Eredu bat izan dezagun, eredu eman dezagun. Eta bide batez jasaten dugun gizarte-presioak, sikiera urtean behin, sari bat irabazi ahal izateko aukera eskaini dezan. Hautagairik ezagutzen duzue?

Imanol Epelde. 27 zapata

eta HEMEN bideoa

Deja un comentario