BOST MINUTUKO IKASTAROA: Diptongoz bukatzen diren hitzen deklinabidea / Joxe Aranzabal / Habe

Estándar

Euskara hobetzen

diptongoz (ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea

  1. Oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira diptongoak.diptongoz (ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea

Adibidez: arau, araurik, arauri, arauren, arauz(ko), arautan, arautako, arautatik, arautaramugagabean, eta arauan, arauko, arautik, araura singularrean (*arauean, *araueko,*arauetik…). Horrela deklinatzen dira hitz hauek ere: baraukristaueskribaugaraietsailasai, etab. Hortaz, *jarraiean eta *hogeiean, esaterako, ez dira zuzenak (>jarraian, hogeian); (*nahiean ere ez da zuzena (> nahian), berez diptongoa ez izan arren, diptongo modura ahoskatzen baita, eta beste bi horien erara oker esaten).

  1. Lauzenbatzailea salbuespena da izenordain funtzioa duenean eta pluralean doanean(zenbaki kardinalak lau (4) eta hiru (3) zenbakiak). Baina izena denean, bokalez amaituak bezala deklinatzen da: lauan, lautik, lauko, laura… (*lauean, *lauetik, *laueko,*lauera…; eta berdin hauek ere: *hamalauean, *hogeita laue..). *Abuztuaren lauean izango da (> lauan).
  2. Bestela, beste bi salbuespen daude: 

a) gauhitza, honako singularreko kasu hauetan:gauez, gaueko, gauetik, gauean(*gauz, *gauko, *gauan…) (→ gau). 

b) Monosilaboak izanik kasu instrumentalean doazenak: deiez, gaiez, jaiez, sei..(*hainbat gaiz hitz egin). [29. araua, «Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea»]

Kontuan hartzekoak dira, beste bi gorabehera hauek ere:

– w letraz eta y letraz amaitutako erdal hitzen deklinabidea: u eta i letraz bukatutako hitzak bezala deklinatzen dira. ( y letra (i grekoa) w letra (uve bikoitza))

 Diptongoz amaitutako izen bereziak izen arruntak bezala deklinatzen dira: Unaik, Ibaik, Hodeik, Zelaik, Deik (NORK kasua)… Unairi, Ibairi… (NORI kasua), eta ez *Unaiek, *Ibaiek, *Hodeiek… *Unaieri, Ibaieri...

*******

Artikulua

Saramagoren etxean, Lanzaroten

(…) Egun batean autobus publikoa hartu, eta Jose Saramago zenaren etxea bisitatzera joan ginen, Tías herrira. Harrigarria egin zitzaigun ez Tíasen, ezta Arrecife hiriburuan ere, ez zegoela informaziorik Saramagoren etxearen gainean. Herrian bertan bi aldiz galdetu behar izan genuen hara iritsi aurretik.

Bisita zoragarria izan zen. Beste zortzi bat lagunekin, bisitatu genuen Saramagoren biblioteka, non Bernardo Atxagaren zortzi bat liburu dauden, eta etxea, bidearen beste aldean. Zapaltzen genuen txoko bakoitzak istorio mordoa zituen, gidariak zoragarri kontatuta. Amaieran, kafe bana eman ziguten bisitarioi etxeko sukaldean, Saramagok horixe bera egiten baitzuen etxera hurbiltzen zitzaizkion guztiekin.

Bisitan bertan jakin genuen zergatik ez dagoen bide-seinalerik Saramagoren etxea seinalatuz. Antza denez, Saramago oso kritikoa izan zen uharteko zenbait udalek turismoaren aitzakian egindako desmasiekin, hotelak-eta egiteko baimenak neurri barik emanez. Udalen batek pertsona non grata izendatu zuen. Eta, mendeku gisa, ez dute jartzen bide-seinalerik edo ez dute informaziorik zabaltzen Saramagoren etxe-museoaz. Eta hori jende dezente joaten dela etxea bisitatzera. Gu astearte batean izan ginen, eta egun hartan berrogei bat lagun izango ginen bisitan, goizeko 10:00etatik 14:30ak bitartean, horixe du-eta ordutegia Saramagoren etxeak, oker ez banabil.(…)

Joxe Aranzabal / Faroa

Gizonak sorbaldatik oratu zion, horrela oratzen zuen lehen aldia zen, emakumeak burua goratu zuen, begiek, lanpararen beheko argiak ukiturik, dir-dir berezia egiten zuten, hauxe xuxurlatu zuen:

“ez ezazu ezer esan, hitz bakar bat ere ez, ez ezazu esan zure gustukoa naizela, ezta maite nauzula ere, musu bat emaidazu.”

[Lisboako Setioaren Historia, José Saramago / Jon Alonso (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

HABE


http://www.habe.euskadi.eus/hautatu-deialdia/s23-edukiak/eu/

Deja un comentario