BOST MINUTUKO IKASTAROA: Gutxieneko eta gehieneko / Lourdes Oñederra / Laborategia

Estándar

Euskara hobetzen

Gutxieneko eta gehieneko

 

Nola da euskaraz, gutxienezko ala gutxieneko?

Eta gehienezko ala gehieneko?

Itzultzaile Zerbitzu Ofizialaren (IZO) erabakia:

Gutxieneko da azpisarrera Hiztegi Batuan, eta, beraz, gutxieneko eta gehieneko gomendatzen ditugu:

Gutxieneko soldata,  eta ez gutxienezko soldata

Gutxieneko distantzia, eta ez gutxienezko distantzia

Gehieneko prezioa, eta ez gehienezko prezioa

Zenbaitetan, minimo eta maximo hitzak erabili behar dira (Hiztegi Batuan jasorik daude):

Tenperatura maximoa

Funtzio baten maximoa eta minimoa

IZOren itzulpen- eta berrikusketa-irizpideak

*******

Pasartea

 

Asteburuari begira, ametsetarako tartea hartuko dugu, Lourdes Oñederraren Intemperies liburuaren pasartea irakurrita.

 

(…) Oporto eta Lisboara doan trena ari da sartzen orain geltokian. Hori ere berandu ote. Ez, agian ez. Hendaiatik dator, Luziarenaren kontrako norabidean.

Eta, tren honetatik jaitsi eta beste horretan sartuko balitz? Bihar goizean Lisboan egongo litzateke. Lisboara beti nahi izango du itzuli. Alfama, San Antonio jaiak, ekaineko beroetan. Jendeak sardina erreak jaten ditu kalean, mahai txiki eta handietan. Bakoitzak ahal duenean. Paperezko klabelinetan amodiozko mezuak jartzen dituzte eta belar usaindunekin poto txikietan sartuta saltzen dituzte erregalatzeko. Polita da erregalatzea. Norbaiti zerbait erregalatzeko gogoa izatea. Hori da onena…

 

Blogak

Azkue Fundazioak urteko euskarazko blog onenak saritzen ditu, Blogetan izeneko lehiaketaren bidez. Aurten hirugarren aldiz egin du, eta joan den astean banatu zituen sariak. Zientzia eta Teknologia alorreko lehena LABORATEGIA izan da.

 

Deja un comentario