BOST MINUTUKO IKASTAROA: Hizkera sexista / Siri Hustvedt / Imanol Epelde

Estándar

Euskara hobetzen

Hizkera sexistarik ez erabili

Gizon hitza gizonezko adierazteko erabiliko da. Bi sexuetako pertsonak izendatzeko, pertsonajende edo gizaki idatziko da.

Oro har mintzatzeko, –lari eta –ri atzizkiak erabiliko dira, eta ez –gizon: esaterako, legelari, eta ez legegizon. Orobat jokatuko da genero marka duten beste atzizkiekin: gizon-emakumeez aritzeko, iruindar erabiliko da, eta ez iruinseme.

 

Tradiziorik gabeko hitzetan, sa atzizkia ez da erabiliko: esaterako, aktore idatziko da, eta ez aktoresa*; dantzari, eta ez dantzarisa*.

Beste hizkuntzetatik itzultzeko orduan, kazetariak saiatu behar du egoki euskaratzeko informazioa biltzen. Esaterako, jakin behar du childrenenfants edo hijos zer diren zehazki: seme-alabak, semeak edo alabak. Informazio hori biltzea ezinezkoa bazaio, seme-alabak idatziko du, eta txikiak badira, haur eta ume ere erabil ditzake.

Modu berean jokatuko du euskaraz hitz elkartuak erabiltzen diren beste kasuetan ere: neska-mutikoakerrege-erreginakmaisu-maistrakjaun-andreak,andre-gizonakneba-arrebak

 

BERRIAn ez da erabiliko estereotipo sexistei loturiko adjektiborik.

–      Angels Barcelo kazetari beltzarana

Familia loturen aipamen alferrikakorik ez da egingo. Albisteari estu loturiko datua baldin bada bakarrik aipatuko da ahaidetasuna edo harreman pertsonala. Dena dela, betiere izen-abizenak idatziz identifikatuko dira pertsonak, eta sekula ez familia lotura hutsekin.

–      Putin eta bere emaztea atzo iritsi ziren Parisera.

Albisteetako protagonistak aipatzeko, irizpide berak erabiliko dira beti, aipatua gizona izan zein emakumea izan. Hala, lehen aldian izen-abizenak idatziko dira, eta hortik aurrera, abizena bakarrik.

–      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Maialenen eta Maiaren lana izan zen biribilena.

–      Gurrutxagak ere ale politak utzi zituen, Mendiluzek bezala, baina Lujanbioren eta Maiaren lana izan zen biribilena.

–      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillaryri eginiko elkarrizketa.

–      Guztira 13,5 milioi lagunek ikusi zuten Barbara Walters kazetariak Hillary Rodhman Clintoni eginiko elkarrizketa.

Emakumeez mintzatzean, ez dago zertan genero aldetik markatua den hitzik erabili, gizonei buruz ari garela pareko hitzik erabiltzen ez bada. Hala, gogoan izan gazte bat mutil bat nahiz neska bat izan daitekeela, eta abar.

–      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburu andereak osatu zuen.

–      Aitor Perez motz aritu zen, baina Alize Mendiburuk () osatu zuen.

Berriako estilo liburua

*******

Pasartea

Denok daukagu zakila

Sophiek, eskolara joan zenean, bi txirikorda luze eta dotore atzetik txintxilik zeramatzala, ez zuen inoren arreta erakarri. Aldiz, Sandra Bem psikologoak bere lau urteko semea haurtzandegira eraman zuenean, ile-orratzak –umeak amari hala eskatuta- buruan zituela, gelako mutiko batek jarraitu zion, etengabe errepikatuz “neskek bakarrik daramatzate ile-orratzak”. Jeremyk erantzun zion, ondo erantzunda ere, ile-orratzek ez dutela garrantzirik.

Berak zakila eta barrabilak zituen, eta horiek mutil egiten zuten, ez neska. Bere gelakidea, ordea ez zegoen konbentzituta, eta, haserre bizian, Jeremyk prakak jaitsi zituen mutila zela erakusteko. Begiratu azkar bat emanda, gelakideak esan zion: “Denok daukagu zakila. Neskek bakarrik daramatzate ile-orratzak”.

Mendebaldeko kulturetan, mutil gehienak hiru urterekin hasten dira baztertzen objektu, kolore eta orrazkera femeninoak –hala kodifikatuta daudenak-.

Jeremyren gelakidea, antza, nahastu egin da zakil eta aluekin, baina tinko eusten dio gizarteko konbentzio horri. Testuinguru horretan, ile-orratza ez da jadanik tresna kaltegabe bat, eta bihurtzen da genero-subertsioko objektu bat. Judith Butler filosofoarentzat, Jeremyren ile-orratza performatibitate moduko bat litzateke, generoa egitea, eta ez izatea.

Siri Hustvedt, La mujer que mira a los hombres que miran a las mujeres.(moldatua)

https://edlieze.blogspot.com/

Bideoa

Imanol Epelde Pagola. Gizona gizon izango bada.

http://www.argia.eus/blogak/imanol-epelde/2019/03/12/gizona-gizon-izango-bada/

Deja un comentario