BOST MINUTUKO IKASTAROA: (e)nean / Kirmen Uribe / Imanol Epelde

Estándar

Euskara hobetzen

(e)NEAN perpausen erabilera desegoki batzuk zuzentzen

  •  Estábamos llegando al puente, cuando (de pronto) vimos un incendio

Zubira iristen ari ginen, sute bat ikusi genuENEAN.

Bistakoa da ez dela NOIZ adierazi nahi, eta gaztelaniazko CUANDO berezi baten kalko okerra dela. Ustegabeko zerbait adierazi nahi da hor.

Horrela eman dezakegu:

Zubira iristen ari ginen, eta (bat-batean,) sute bat ikusi genuen.

Zubira iristen ari ginela, (bat-batean,) sute bat ikusi genuen.

Zubira iristen ari ginela, hara non sute bat ikusten dugun.

  •  Algo sabrá, cuando (=puesto que) ha hablado con tanta seguridad.

Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu dENEAN

Gaztelaniazko CUANDOk daukan zentzu berezia kalkatu nahi dugu, eta ez da egokia euskara zainduan. Kasu honetan ezin dugu ENEAN erabili, ez baitu denborazko baliorik.

Kausa kutsuko esanahia du perpaus horrek, eta bada molde egokirik hori adierazteko:

Zerbait jakingo du: (izan ere,) halako ziurtasunez mintzatu da.

Zerbait jakingo du: halako ziurtasunez mintzatu da (eta).

Zerbait jakingo du, (zeren) halako ziurtasunez mintzatu baita.

Zerbait jakingo du, halako ziurtasunez mintzatu da eta.

EHULKU 

*******

Poesia liburua

Hamazazpi segundo baino ez ditu igarotzen bisitariak koadro bati begira. Hamazazpi segundo batez beste. Horixe esan zigun Joan E. Goodman Metropolitan Museum of Art-eko gidak. Egina omen dute ikerketa. Hori da koadro bati eskaini ahal diogun astia gure garai ero hauetan.

Pentsatzen jarrita, poesiaren erritmoa guztiz bestelakoa da. Poesia da denbora gelditzea, poesia da begirada, poesia da desagertuko denari arreta jartzea. Anne Carson-ek idatzi zuen, “nire jarrera hauxe da: nahiz eta bizitza latza izan, benetan axola duena bizian zerbait garrantzitsua egitea da. Eta honek zerikusia dauka mundu fisikoarekin, gauzak begiratzearekin, elurra eta argia eta atearen usaina eta zure existentzia fenomenikoa osatzen duten objektu guztiak”.  Inguruari begira egon, pentsatu gauza horiek hortxe egon direla aurretik, eta hor egongo direla beharbada, aurrerago.

17 segundo / Kirmen Uribe

Berrian Iñigo Astizek Kirmen Uriberi egindako elkarrizketa

Bideoa

Esaera zaharrak berritu ala hil

Asko dira gure esaera zaharren artean “andre” edo “ emakume” hitza bilatzeko jarrita sareko bildumetan aurkitzen diren astakeriak. Lotsagorritzekoak dira gehienak. Baina hor daude, hainbestetan harrotasunez ohoratzen dugun gure euskal memoria kolektiboaren erakusgarri (…)

 

27 zapata. Imanol Epelde

 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

 

 

Deja un comentario