BOST MINUTUKO IKASTAROA: Orduak nola esan / matematiketan.eus/ Sara Zozaya

Estándar

Euskara hobetzen

Orduak nola esan

Kaixo, lagunak! Gaur orduei buruz hitz egingo dugu. Arau erraza badirudi ere, berehala konturatu zarete ez dela batere samurra. Esaterako, nork ez du inoiz erabili bostak eta erdi egitura? Aldamenekoak seguro asko ordua ulertu, ulertuko zuen, baina komeni da jakitea erabilera hori ez dela egokia euskara batuan… Azter dezagun, bada, araua atalez atal.

  1. Orduak honela ematen dira: 

Ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, eta abar.

Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke; halere, azalpena errazte aldera, bigarren aukera hau ondorengo adibidean baino ez dut erabiliko: oren bata, bi orenak (biak), hirurak, eta abar.

Aurreko adibideak honela deklinatuko dira:

ordu batean, bietan (ordu bietan/bi orenetan), hiruretan, eta abar.

(Adi! Hirurak eta laurak r dutebeste guztiek, ez!).

  1. Erdia honela adierazten da:

Ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan,    hiru eta erdietan, bost eta erdietan, eta abar.

(Adi! Zenbakia ez da deklinatzen; beraz, ordu biak eta erdi gaizki legoke.)

  1. Laurdena honela adierazten da:

Ordu bat eta laurdenak, ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, ordu biak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), eta abar. (Adi! Bietara eman daiteke)

  1. Minutuak:

Hamarrak hamar gutxi edo gutxiago, hamarrak hamar gutxitan edo gutxiagotan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, eta abar. (Adi! Minutuak singularrean deklinatzen dira).

  1. Zifretan ematen direnean:

Bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a.

Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a.

Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a.

Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, eta abar.

  1. Egitarau, kartel eta horrelakoetan: 

Ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, eta abar.

Praktika 

Ñabardura ugari, ezta? Bada, jar dezagun praktikan ikasitakoa. Zalantzaren bat baduzu, galdetu lasai.

Maite Goñiren euskaljakintza

*******

Artikulua

Zer zaila den ordua irakurtzen ikastea… eta irakastea!!!

Pentsa, adibidez, zer pasatzen den “gaueko hamarrak laurden gutxi” deitzen den orduarekin. Erloju digitalean 21:45 jartzen du. Beraz, 12tik 21 erako kontaketa egin behar da 9ak direla ondorioztatzeko. Gero 45a 3/4 rekin erlazionatu behar da eta 1 edo osoari falta zaiona kalkulatu (hau da, zatikien arteko kenketa bat egin behar da). Analogikotik abiatuta ez dauka ume gizajoak bide errazagoa; izan ere, analogikoan orratz txikia ia 10aren gainean dago, baina hori ahaztu eta 9arekin erlazionatu behar da ordua eta orratz haundia 45ean dagoenez, berriz ere 45tik 60reko igoera egin behar du (hori kenketa bat da) eta zatikiekin erlazionatu. Umearei ari gatzaizkio eskatzen zatikiak erabiltzea eta osoa betezeko laurdena falta dela konturatzeko (hori, berriz ere, kenketa bat da). Erotzeko modukoa!!

http://matematiketan.eus/2016/02/28/erlojuarekin-tik-tak-egin-ditzagun-jolasak/

*******

Musika

 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s