BOST MINUTUKO IKASTAROA! Etenpuntuak / Axier Lopez / EIMA Katalogoa

Estándar

Euskara hobetzen

Etenpuntuak hiru dira; ez bi, ez lau!

Etenpuntuak ondoz ondoko hiru puntuz osatutako puntuazio-zeinua dira.

Puntuen artean ez da tarterik utzi behar, ezta etenpuntuen eta horien aurretik doan hitzaren artean, baina espazio bat utziko dugu ondoren datorren hitzetik bereizteko.

Beste puntuazio-zeinu batez jarraituta badaude, ez dugu espaziorik utzi behar:

Egunak aurrera doaz poliki-poliki.

Lantze funtzionala:

aukeran hartutako aldaera goi gobernuari atxikiriko zeregin guztietan eta idatzi mota guztietan erabili ahal izatea (hezkuntza, administrazioa, hedabideak).

Puntuek enuntziatua ixten badute, hurrengo hitza hasierako letra larriz idatzi behar da: 

Jarraian, ikasleen ordezkaria… Antza denez, ez da etorri.

Ostera, enuntziatua ixten ez badute eta esakuneak jarraitzen badu, hurrengo hitza minuskulaz hasiko da:

Emakumea nolakoa den, familia harre­manak, ingurua… faktore asko hartu behar dira kontuan. (Administrazio Euskaraz aldizkaria, 111. zk.)

Nola erabiltzen dira etenpuntuak? (PDF, 1 MB) 

Administrazio hizkera argia. IVAP

*******

Artikulua

Mafiosoak

Vatikanok iragarri du Italiako mafiosoak isolatu eta eskumikatzeko asmoa duela, Eliza Katolikoaren eta Camorraren arteko elkarbizitzari amaiera formala emanez. Ondo antolatutako mafiek elkar ulertzeko joera izan ohi dute. 

Italiatik atera gabe, azken bi hamarkadetan, 300 apaiz eta erlijio-gizon baino gehiago salatu dituzte adingabeei sexu-abusuak egiteagatik. Kondenatutako apaiz gehienek meza ospatzen eta haurrekin (meza-mutilekin) harremanak izaten jarraitzen dute. 2021 urte behar izan ditu Elizak apaiz pederastak sexu abusuengatik epaitzeko, eta ez ‘zelibatoa hausteagatik’. Aurten bertan proposatu dute lehen aldiz aldaketa hori egitea Vatikanoaren Zuzenbide Kanonikoko Kodean. Aita santu progeak badu lana mafiari aurre egiten. Barrutik hasita.

Argazkia: Yara Mardi / Reuters
Testua: Axier Lopez

Argia

*******

Zein grabagailu da onena?

 Maiatzeko EIMA Katalogoko buletinean Youtubeko euskarazko materialen hautaketa bat egin dugu eta zientziaren eta teknologiaren inguruko gaietan zentratu gara: matematika, fisika, kimika, biologia, geologia, informatika… Aurrerago beste gai batzuk (euskara, ingelesa, historia, literatura…) lantzen dituzten kanalen berri emango dizuegu. Espero dugu hauetakoren bat baliagarria izango zaizuela.  

http://klasikoa.eimakatalogoa.eus/cgi-bin/koha/opac-retrieve-file.pl?id=499d77bab8bfbf9146fd8a73cfe7d9a6

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario