BOST MINUTUKO IKASTAROA! Kaka egin / Jijaua.eus / Oskorri

Estándar

Euskara hobetzen

EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASA (EHHA)

*******

Artikulua

Kaka egin

«Uzkitik digestio-hondakinak kanporatzea» nola izendatzen den galdetuta, kaka egin da erantzun ia erabatekoa. Dena dela, esapide horrekin batera, forma eufemistikoak eman zituzten elkarrizketatuek hainbatetan, seinale ez zela ororen ustez edozeinen aurrean eta zeinahi egoeratan erabiltzeko moduko esapidea:

  • obratu
  • libratu
  • (egin)beharrak egin
  • beharruneak egin
  • gorputzetik egin/atera
  • komunera joan
  • prakak bajatu
  • galtzak askatu/laxatu
  • azpiak atera
  • behartu
  • nagusiak egin
  • simaurra egin
  • postan letera bat ezarri

Hona mapan agertzen ez diren beste batzuk: sabela hustueginkariak eginkomuneko lanak eginbehartxoa egin.

Horren ildotik, artikulu honetan, Txiliku zarauztarrak kontatzen du nola garai batean sendagileak «obramenduekin nola gabiltza?» galdetuko zion pazienteari (lehen pertsonako aditz plural inklusiboa eta guzti), komunera ondo edo txarto joaten zen jakiteko. Badirudi, beraz, ez dela izan medikuaren aurrean erabiltzeko moduko hitza, baina bazegoen makinatxo bat alternatiba gero!

*******

Musika

Kaka mundu guztiarentzako:

kaka zuretzako, Kaka niretzako. kaka eta kaka usaina, mundu guztientzat. Ez dago printziperik ezta printzesarik, kaka egiten ez duenik ipurdi zulotik.

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario