BOST MINUTUKO IKASTAROA! Zenbakiak / Juanma Gallego / EIMA Katalogoa

Estándar

Euskara hobetzen

Zenbakiak

0zero20hogei
2bi (biga)21hogeita bat
5bost (bortz)25hogeita bost
13hamahiru35hogeita hamabost (hogeita hamabortz)
17hamazazpi70hirurogeita hamar
18hemezortzi (hamazortzi)80laurogei
19hemeretzi90laurogeita hamar
 
101ehun eta bat600seiehun
300hirurehun700zazpiehun
400laurehun800zortziehun
 
234berrehun eta hogeita hamalau567bostehun eta hirurogeita zazpi
1.200mila eta berrehun1.201mila berrehun eta bat
13.425hamahiru mila laurehun eta hogeita bost
47.689berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi

ETA, ZENBAKIAK EMATEAN

– 1.500, 2.700 eta gisako zenbakiak tradizioan eta emendiozkoarekin eman izan dira euskaraz, eta sistema hori da hobestekoa egun ere: 1.500 > *mila bostehun (> mila eta bostehun); 2.700 > *bi mila zazpiehun (> bi mila eta zazpiehun); *bi milioi zazpiehun mila euro (> bi milioi eta zazpiehun mila euro); 1.200.000 > *milioi eta berrehun mila, *milioi bat berrehun mila (> milioi bat eta berrehun mila).

Ohitura hori salgaien prezioak eta kirol-proben emaitzak emateko ere gorde da orain arte: ?Kafea bat hogei da (> Kafea bat eta hogei da). 22 eta 14 nagusitu zen Olaizola II.a finalean. ?Hiru bat irabazi du Osasunak (> Hiru eta bat irabazi du Osasunak).

– Baina mila (1.000) zenbakitik gora, eta kendu egiten da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: mila eta berrehun, baina mila Ø berrehun eta bi; mila eta laurehun, baina mila Ø laurehun eta bi. [7. arauaEH]

1.500*mila bostehunmila eta bostehun
2018an gaude*bi mila hemezortzianbi mila eta hemezortzian
2,20 € d(ir)a*bi (euro) hogei  d(ir)abi (euro) eta hogei d(ir)a
2-1 irabazi dugu*bi bat irabazi dugubi eta bat irabazi dugu

* txarto dago

Euskara Batuaren Eskuliburua

*******

Artikulua

Diskalkulia: zenbakiak arazo bihurtzen direnekoa

“Letretakoa naiz” edo “zientzietakoa naiz”. Ikasketei buruzko solasaldietan sarritan entzuten diren esanak dira. Bereizketa faltsua da askotan, eta irakasle fin asko ustezko muga hori apurtzeko lanean ari dira. Izan ere, bai zientziak zein humanitateak gizateriak munduko misterioak argitzeko duen nahiaren erakusle dira, eta zaila litzateke arlo bat bestea gabe ulertzea.

Baina inozoa litzateke ezkutatzea badirela bereziki batean edo bestean hobeto moldatzen diren lagunak. Eta, zenbaitetan, arrazoi indartsuagoak daude joera horien atzean. Horietako bat da diskalkulia izeneko asaldura. Matematika eragiketak egiteko eta, oro har, zenbakiekin aritzeko zailtasun kronikoari deritzo horri. Eta jakina da zientziaren eraikina eraikitzeko adreiluak, gehienetan, zenbakiak direla.

Juanma Gallego /Zientzia Kaiera

Artikulu osoa irakurri

*******

Kalkulagailua trigonometrian

 Xabier Lizarraga DBHko matematikako irakasleak Kalkulagailua erabiltzen ikasteko bideo-sorta ikus dezakezue EIMA Katalogoan. 

BOST MINUTUKO IKASTAROA / Euskararen Erabilera Sustatzeko Plana / Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deja un comentario