Xakea eskolan, lehenengo urratsak 2. mailako ikasleekin.

Estándar

Azken urteotan, gero eta gehiago ari gara entzuten xakearen bertuteak. Jokoa eta, askorentzat, kirola ere bada xakea. Xakeraren munduan buru belarriz sartuta daudenentzat askoz gehiago da: artea, zientzia,…bizitzeko eta esperientziak ulertzeko modu bat.

Aurten, gure eskolan, Kepa irakaslearen eskutik bigarren mailako ikasleek aukera ederra izan dute xakea ezagutzeko eta jokoaren lehenengo urratsak emateko antolatutako tailerrean.

Xakearen jatorria erabat jakina ez bada ere, Euskal Herrira arabiarrek ekarri zuten.

2012an Europako parlamentuak, Xakea eskola orduko irakasgaia izateko gomendioa eman zuen. Europatik zetorren “Xakea eskolan” programa bultzaturik, 2015eko otsailean Espainiar Parlamentuak xakea irakasgai bezala onartu zuen Europako parlamentuari so eginez .

Xakeraren-abantailak

Xakearen bitartez gaur egungo gizarterako oso garrantzitsuak diren bertuteak lantzen dira: arreta, autokritika, irabaztearen eta galtzearen kudeaketa, emozio primarioen kontrola, pentsamolde logikoan eta ordenatuan erabakiak hartzea, irudimena,… Xakeak bizitzarako ezinbestekoak diren  bi gauza garrantzitsu irakasten ditu: erabakiak hartzen eta arrazoibide logikoa erabiltzen.

Informazioa: Karramarro gazteen aldizkaritik eta Xakea.org web orrialdetik hartua

Un comentario »

  1. Pingback: [53] Hautazko ikasgaia Nafarroan | kalaportu, itsasontzi gorri bat...

  2. Pingback: [53] Xakea: Hautazko ikasgaia Nafarroan | Eskolaegunezegun

Deja un comentario